XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Upel bethe amontillado.

Mila bidebagekeri jasan nituan Fortunato'gandik ahal bezain hemeki, bainan iraintzen hausartu zitzaidanean, zin egin nuan nere kolkorako etzala libratuko nere asperkundetik.

Halaz ere, zuk, nere arimearen izakerea hain ongi ezagutzen duzun horrek, eztuzu pentsatuko mehatxuzko hitz bat ere entzunarazi nionik.

Ez, azkenean mendekatuta geldituko nintzan; puntu huntaz esana eta erabagia zegoan azken hitza... bainan nere deliberamenduaren ziurtasunak berak baztertu egin behar zuan arriskuaren itzalik ttikiena bere.

Zigortzea etzan nahikoa; nere buruari bide batez kalterik ez ekartea be beharrezkoa zan.

Barruan hartutako zauria ezta sendatzen asperkundeaz, zigorrak nobera mintzen duanean, ez ta asperkundearen orduan zigortuari bere zigortzailea nor dan jakinerazo ezik.

Bego argi errana bezain ongi ulertua etzuala ikusi ezer nigandik nere gorrotoa igarteko, etzuala eduki nik esandako edo egindako gauza bakhar bat ere, oso ondo maite ez nuala susmatzen ahal izateko.